Copyright

Copyright

 

Copyrightak kopiak egiteko eskubidea eta kopien gaineko kontrolaren eskubidea ematen dio horren jabe denari. Horrela, sorkuntzako lanak egiten dituztenek beren obrak babesteko eta haien jabegoa dutela adierazteko sorturiko legezko formula da. 

Lan bat jabetza publikora atxikitzen da berekiko dauden eskubide patrimonialak desagertzen direnean. Egilearen heriotza gertatzen denetik aurrera suertatzen da hau orokorrean. Hala nola, europar zuzenbidean, egilearen heriotza gertatu eta 70 urteetara. Hau gertatu eta gero, eskubide moralak errespetatuaz lan hau modu aske batean erabili daiteke.

Jabego honen arabera, inork copyright eskubidez babesturiko zerbait (gauzaki bat) erosten badu, gauzakia izango da eroslearena, baina ezingo du haren kopiarik egin ez saldu, legez kanpokoa baita, eta eskubide hori editorearen, idazlearen, egilearen edo copyrighta duenaren eskubidea baita. Copyrightez babesturiko kopiarik egin nahi izanez gero, baimena eskatu behar zaio eskubidearen jabeari, eta kuota bat ordaindu behar izaten da.

Jabego eskubidea urratzeko bi modu nagusi daude, batetik plagioa eta bestetik pirateria delakoa. Plagioa beste egile baten obra norberarena balitz bezala argitaratzean datza. Pirateriari dagokionez, berriz, gizabanako baten ekintza izan daiteke, baina taldeek (enpresek, konpainiek&) egiten dute batez ere, eta egilearen baimenik gabe copyrightaz babesturiko materiala argitaratzean datza. 

197px-Copyright.svg.png

copyright "©" ikurra lan bat egile eskubideetara atxikitzen dela adierazteko erabiltzen da